Lagundu Harrera,
egin zaitez kide!

Ipar Euskal Herriko Harrerak zure sustengua behar du!
Hilabetero emaitza iraunkor bat eginez, euskal preso eta erbesteratu ohiak gizarteratzeko gure proiektuaren partaide izanen zara. Gisa berean, ekarpen bat egiten ahal duzu gure misioa bete eta lorpen zehatzak ukaiteko. Zure laguntza funtsezkoa da elkartearentzat eta baita guk laguntzen ditugun pertsonentzat ere.

Kentze automatikorako sistema aski malgua da, eten nahi izanez gero aski baita posta arruntez, e-mailez edo telefonoz egitea. Zerga ordaintzailea bazara, zure emaitzaren %66a zure irabazien zergatik ken daiteke. Zerga ordainagiri bat bidaliko dizugu murrizketa horretaz balia zaitezen.

0
kide helburu
0
kide gaurkotz

Espetxean urteak eman edota euskal herritik ehundaka kilometrotan bizi izan direnak modu duin batean Euskal herrira itzul daitezen, hainbat dira landu beharreko arloak.

Harrera elkartearen ustetan, Euskal gizartearen ardura da pertsona hauek gure herrian bergizarteratzeko ezinbestekoak diren pausoetan laguntza eskaintzea. Zentzu hortan elkartearen lana ahalik eta eraginkorrena izan dadin, Euskal herritarren laguntza beharrezkoa da !

Harrera elkarteko kide eginez, hilabeteroko ekarpen ekonomiko bat egitea proposatzen dizuegu. Laguntza horren bidez, elkarteak egunerokoan dituen erronkei aurre egiteko baliabideak eskuratzeko aukera ematen diguzue.

Diru isurtze automatikoa ahalbidetzen duen sistema biziki malgua da, gutun, mail edo telefono dei bidez zuen ekarpena eteteko aukera dago.

Azkenik, zerga legearen arabera, urte osoko ekarpenaren kopuruaren %66a zergetatik kentzeko aukera duzue. Harrera elkartea, zerga apaltze hori lortzeko beharrezkoa den dokumentua helaraztea engaiatzen da.

Zer da Harrera?

Harrera, 1901 legezpeko elkartea, Euskal gatazkaren ondorioz espetxea, erbestea edota deportazioa pairatu duten norbanakoak modu kolektiboan laguntzeko tresna da. Harrerak, bake iraunkor eta justu bat lortzeko euskal gizarteak eraikitzen duen dinamikan kokatzen du bere jarduna, bake prozesuaren zerbitzurako tresna bezala definituz. Gaur egun ezagutzen dugun gizartean, hainbat urtez espetxean

edota euskal herriaz urrundurik egon diren norbanakoek zailtasun askori aurre egin behar diete. Bergizarteratze prozesuaz ari gira, urte luzetan isolatua izan den pertsonarentzat oztopoz betetako bidea izaten dena. Ezinbestekoa iruditzen zitzaigun pertsonak bizi duen bide hortan kolektiboki laguntza eskaintzea, duintasun osoz haien herrira itzul daitezen. Harreraren jarduera bost ardatz nagusitan antolatua da :

Medikuntza asistentzia

Etxebitza

Asistentzia ekonomikoa

Lana

Laguntza administratibo & judiziala

Dokumentala : : :

Zer da Harrera ? : : :

Dokumentalaren tailerra : : :

Sartu gurekin
HARREMANETAN.