KIDETZA

LAGUNDU HARRERA, EGIN ZAITEZ KIDE !

100

kidetza helburua

Espetxean urteak eman edota euskal herritik ehundaka kilometrotan bizi izan direnak modu duin batean Euskal herrira itzul daitezen, hainbat dira landu beharreko arloak.

Harrera elkartearen ustetan, Euskal gizartearen ardura da pertsona hauek gure herrian bergizarteratzeko ezinbestekoak diren pausoetan laguntza eskaintzea.

Zentzu hortan elkartearen lana ahalik eta eraginkorrena izan dadin, Euskal herritarren laguntza beharrezkoa da ! Harrera elkarteko kide eginez, hilabeteroko ekarpen ekonomiko bat egitea proposatzen dizuegu.

Laguntza horren bidez, elkarteak egunerokoan dituen erronkei aurre egiteko baliabideak eskuratzeko aukera ematen diguzue.

Diru isurtze automatikoa ahalbidetzen duen sistema biziki malgua da, gutun, mail edo telefono dei bidez zuen ekarpena eteteko aukera dago.

Azkenik, zerga legearen arabera, urte osoko ekarpenaren kopuruaren %66a zergetatik kentzeko aukera duzue. Harrera elkartea, zerga apaltze hori lortzeko beharrezkoa den dokumentua helaraztea engaiatzen da.

10

jada kidetuak

ELKARTEA

ZER DA HARRERA?

Harrera, 1901 legezpeko elkartea, Euskal gatazkaren ondorioz espetxea, erbestea edota deportazioa pairatu duten norbanakoak modu kolektiboan laguntzeko tresna da. Harrerak, bake iraunkor eta justu bat lortzeko euskal gizarteak eraikitzen duen dinamikan kokatzen du bere jarduna, bake prozesuaren zerbitzurako tresna bezala definituz. Harreraren jarduera bost ardatz nagusitan antolatua da : OSASUN ASISTENTZIA | ETXEBIZITZA | ASISTENTZIA EKONOMIKOA | LANA | LAGUNTZA ADMINISTRATIBO & JUDIZIALA.

BIDEOAK

HARREMANA

HARREMANA


HARRERA | 4 Lisses  karrika . 64100 BAIONA (Lapurdi) | Tel: 09.50.26.12.04

Copyright © 2018 Ipar Harrera Taldeak egindako web ataria.